
Domeka goxin, abuztuak 8 izen zan hainbeste urtetan eitxen doiezan Santa Barbara ermitxa igoeri!! Herriko plazan urten, Km 1 gitxi gora behetik gora, ermitxi ikutu ta barriro buelta bide bardiñetik herriko plaza!!
Egixe esan bide bardiñik ezta, ze bidi ezta markaute..asike auntzen modun, bakotxak ahal daben lekun ziher aurra, bai gora bai behera!!jeje.
Dudaik barik nire karrera faboritu hauxe da Santa Eufemikuaz batera!! Ta aurten be, azken urtitako modun nahiku preparaute jun nitzen Ezcarayre!! Baña aurreko egunin kriston kostipauaz esnatu nitzen, etxeko danok harrapaugun birus bat edo...ta eneuen seguru zelan egongo nintzen...baña bueno, karrera egunin erdi dezente esnatu nintzen ta gorutzin arnasi hartzi pixkat kostetan bajaten be, nahiku ondo igon neban ta bajadan be eneban problemaik euki ta azkenin helburu lortu ta karreri irabazi ahal izen neban!! :-)
7´42´´ igoten ta 3´17´´ bajatzen!! Guztire 10´59´´. 2001. urtetik denpora onena 10´45´´ eida 2006xen neuk einde, baña ordun 6´55´´ igoten ta 3´50´´ bajatzen!! Halan da be, diñue baten batek 9´50´´ inguru einde daukela edo...hori urriñin gatzen da ondiño...puuuufa!! Urrengo urtin be junbiko da ia zelan doien gauzi ikusteko!!!
Momentuz eskerrikasko enimuk emoztezuezan danoi, bai telefono, facebook, blog...ta batez be asteburu bertan neukin pasauzuen danoi!! Eskerrikasko!!! On bakarrik aitxitxe ondo ipintxi falta...ia hori be laster heltzen bada!! ANIMO, KAUEN ZOTZ!!