Monday, September 27, 2010

Block Dot On Dog Skin

FONS DE LA TARDOR (Vall D´Uxio, Castellon)

Kaixooo danoi!!

Atzo izen zan Fons de la Tardor izeneko karreri, Castelloneko Vall D´Uxio herrixen. Oingo urtin hau karreri Españako Kopako IV. ta azken karrera puntuabli izen da, ta han jun giñen Euskal Selekziñoian izenin ahal zan onduen eitxa 3 lagun!!

Ni aspaldixen entrenamendu luzeik ein barik neuen ta billur pixkataz jun nintzen, igul ariñei hasi ta gero ritmu ezingo nebalakun aguntau...ta beste bixek be aspaldixen normalin baño flojotxua ibili di ta billur pixkataz euezan!! Asike 3 rok motibaziño pixkat falta edo...aunke Selekziñoko erropakin konpetitzeko aukeri eukitxi motibaziño nahiku norbera topera ez bada be!!

Halan da be, biajeko arduradun etorri zan Eneko Aliendek apostu bat nahi ban ein gure motibaziñoie gehitzeko. Ni lenengo 20retan sartu binitzen, ta beste bixek lenengo 10etan, bestela uli rapau edo tintau biko gendun!! Ta gutako batek podiume eingo baleu, berak ebai edo tintauko leuke (kriston greñak daukez!!jejeje).

Beste bixek Fernando Etxegarai ta Walther Becerra zin, ta klaru da honek bixek egun dezente bat badaukie aurre aurreko postutan ibili bidabela, ta holantxe izenzan!! Nik atzeratxua urten neban, salidan suabe suabe ta km aurrera ein ahala jenti pasetan gitxinaka, ta holan amaieran lortu neban karrera guztiko postu onenin egoti, ta nire uli salbeti!! :-)

Azkenin;
5- Fernando Etxegarai
8- Walther Becerra
15- Joseba Plaza

Gaña beste euskaldun batzuk be egon zin, ta euren artin Aitor Conde izen zan aurreren ibili zana (ez dakit puestu), ezan gustora gatu baña eindeku ezta txarto asike animo!!

Bestela ba dana ondo, biaje luzetxu izen bazan be denpora osun giro ona egon zan gure artin ta egixe esan asteburu konturetu orduko pasau zan!!

Ia laster ipintxen batxuaz argazki batzuk!!

Oin urrengo eztakit ze karrera eingotan, baña gitxinaka Behbia preparau biko da edo...bueno ba badakizu(e), EGURRE SUAI!! :-D

Friday, September 24, 2010

Desert Eagle Tiger Stripes Cost

Santa Eufemi "Ermitara igoera" 2010

Aspaldikooss!! Ya bada denporatxu hemen ezer idazten eztotela, ta banator barriro be kontu batzuk konteta!!

Egixe esan azkenengo karreri Ezkarayn (abuztuak 8) ein ta gero, aste pare bat trankil hartu nitxun, oporreta jun, deskantsau...ta bueltan, entrenetako goguk barriro 100% ipini jatezenin, hasi nintzen baña muskularmente ipurdi bueltan miñe agertu jaten!! Beste pare bat aste geldi egon, ta Burgoseko karrera bata (irailak 5) selekziñoiaz jun barik da gero, ya hobetzen neuelakun belaune hasi jaten zastadaka!! Egun batzuk ondo, beste batzuk txarto!! Baña bueno, zozer entrenau neban pare bat astetan ta Gizaburuko karrera baten, 1400m, ta Santa Eufemiko igoeran parte hartu ahal izen neban!!

Gizaburuku ondo jun zan. Aurreko urtin 3´51´´ neuken einde ta aurten 3´49´´ eitxi lortu neban ta kriston emozionadi hartu neban horreaz, ze pentsau neban Santa Eufemin be ondo ein ahalko nebala!!

Irailak 19. SANTA EUFEMI ermitara igoera.
Urtero lez domeka eberdixen eizan karreri. 13.30xetan, aspaldiko eguraldi onenaz, ta karrerako bide eskiña danak jentiaz beteta euezela!!
Parte hartzeko 22 pertsona. Tartin, Ondarru, Durango, Galdakano, Gernike, Aulesti, Markiñe, ta 4 Afrikano be bai, 2 mutil ta beste 2 neska.
Karreri trankil hasi zan lenengo metrutan, baña holan eskillareta jente larreri helduko giñela elkarraz ta pixkat ritmu altzeti erabaki neban!! Ta batzuk deskolgau bazin be, Oier Ariznabarra, Julen Larrucea ta beste 2 keniakuk pegaute segitzeben. Ta holan heldu giñen eskillarak arte!! Hemen hankak indarraz ta txispiaz euki bizin karreri irabazteko, baña ezan holan tokau ta behintzet bigarren heldu ahal izen neban, ezta gitxi:
1- Julen Larrucea 3´06´´
2- Joseba Plaza 3´12´´
3- Oier Ariznabarra 3´18´´
4- Keniata bat
5- Igorrillo

Karreri ondo esan biher, sentsaziño hain onak bez baña resultaue bai!! Baña halan da be betiko bardiñe esangot: 4 kurbak amaitxu, ta eskillarak hasten dizen 5. kurba heldutekun sentiduteku ezin leike esplikau!! Kurbi dana jentiaz beteta, danak animetan...ta eskillarak igoten hasitxekun be alde bixetatik jenti zarataka...oillonarru itzela!! Bakarrik hoixe gaitxik urrengo urtin be han egongona!! Eskerrikasko danoi benetan!! :-)

Oin urrengo karreri, oingo asteburun Castellonen, Copa de Españalo azkenengo pruebi, 25km. Euskal Selekziñoieaz goiez Fernando Etxegarai, Walter Becerra ta neu. Voy con dos máquinas, asike ia zoze kontagixetan baztie edo...jejeje.

Lasterarte, ondosegi, ta egurre suai!! (leña al fuego no??jejeje)