Atzo goxin Mutrikun izen zan "Arnoko VI. karreri", 22km, 1960m desnibela eta eguraldi ona korrike eitxeko! Euri pixkat eta basa pixkat rekorridun!!
Han agertu giñen 100-120 korrikalari ta beste 200 da piku oinezko parte hartzaille!! Salidan faboritu, igezko Arnoko txapeldune, aurten Zegaman 6., eta Espaiñako txapelketan 9. gatu dan, Aritz Kortabarria Arrasetearra, ta beste danok berai segitza!! :-)
Ta holan izen zan, hasieran beste bat eskapau bazan be 4. km ingurun Aritz lenen ipini zan ta bera bakarrik metararte!!
Ni aspaldiko partez sentsaziño onekin! 5. km, Arnora heldu aurretik ezin izen neban Aritzen ritmu segidu ta trankiltxua hartzi pentsau neban, baña behin tontrra heldu ta gero 6.km-tik 18. ingurure asko disfrutau neban!! Batez be oiñezko jenti pasetan hasi nintzenin, euren animukin han noien kriston emozionadiaz...jejeje. Baña gero 18-20 bitxartin, Galdonamendireko igoeri luzetxu eijaten ta barriro azken bixek bajatzen ziñez ba ondo, ta pozik!! :-D
Hemen behien daukezue klasifikaziñoie, ta informaziño geixa ikusi nahi dabenak edo klasifikaziño osue, hemen daukez direkziñoiek be:
- www.burumendi.org
- www.burumendi.org/arno_mendi_lasterketa/sailkapenak/2010sailkapena.pdf
Gaña oingo astin beste karrera pillo bat egondi, www.lasterketak.com eta www.herrikrosa.com orrixetan topau leike informaziño geixa!!
Oin nire urrengo karreri, datorren astin Sopelanan hasi ta Plentzin amaitxuko dan, "Forum Sport Kosta Trail" karreri. 31km ta 1900m desnibela, asike korrike nahiku eitxeko rekorridu!! Ia han zelan doien gauzi!!
Momentuz astie pozik hasteot, asike ia bardin amaitzen bada!!jejeje.
Besarkada bat nahi dabenai!! :-D
0 comments:
Post a Comment