Tuesday, July 20, 2010

How Do I Get Rid Of A Pinguecula

CAMILLE EXTREME 2010

Kaixo danoi!!

Oingo astin karrera luzi baña laburpen motxa!! :-) Egixe esan eztau asko geixarik be merezi ta... Isaban, mendiko karreren Españako kopako 2. probi izen zan domekan. 31km, 4000m desnibela ta Ezkaurrerako igoeri karrerian puntu gatxena (2000m +).

Euskal Selekziñoie ordezkatzen jun giñen 4 lagun ta bertan elkarraz pasauteko 2 egunek oso ondo egon bazin be, karreri gaitxik ezin neike bardiñe esan!! 16.km inguru arte oso gustora nixoien, atzetik aurrera jenti pasetan...ta 16-18 Ezkaurrera igoeri trankiltxua ein neban gero bajadi fuerte ein ahal izeteko, baña ezebez, bajatzen hasi ta segixan kalanbrikin hasi nintzen, gero kuadrizepsak igon...azken 13km ixe osoik oiñez... :-( txarto, ta gaña sufritzen, baña halan edo holan heldu nitzen meta asike konformau ein biher!!

Selekziñoko beste lagunek oso lan politxe eiben ta gustora gatu zin, hemen emaitzek:

8. Fernando Etxegarai
12. Jokin Lizeaga
18. Zigor Iturrieta
61. Joseba Plaza

Aparte, beste Euskaldun pillo bat be egon zin ta euren artin ondo ibilizin, Iñigo Lasaga, Aitor Conde eta Imanol Goñi beste batzuen tartin. Unai Santamariak be karrera ona eingo leuke egun normal baten, baña neure antzerako zoze pasau jakon ta atzeratxua sartute konformau biher!!

Oin udi trankiltxua hartu, neure konture pare bat karrera ein ta iraillin Kopako azken 2 probak eitxa!! Ia oingun baño mailla hobi emon ahal baleike!!

Urrengorarte, aprobetxau udi!! ;-)

0 comments:

Post a Comment