LEKITTO BIZIRIK III.HERRI KROSA
Gabon danoi!!
Pixkat berandu, bai gaba dalako ta baitxe 3 egun pasu dilleko be, baña eindeko karrera danek komentarixu gordeta euki nahiotenez hemen nator lengo asteburun parte hartu neban karreri pixkat komenteta!!
Lekeitxon oin dala 3 urte hasi zin antolatzen hau karreri, ta lenengo urtin 20 bat lagun, ta bigarrenin 30-40 batek parte hartu ostin, aurten 60 pertsona inguruk parte hartzi lortu da ta gitxinaka indarra hartzen doien beste karrera bat da, asike espero datorren urtitan be holan segitzi, ni neu antolatzen bada behintzet han egongona!!
Antolatzaillitako lagun batek komentaute ia jungo nintzen, ez neban dudau hasierati juti!! Igez be egon nintzen ta gustau jaten, ta aurten Behobia baño 2 aste aurretik egonda kalidadezko entrenamentu on bat eitxeko leku aproposa zan, asike han urten neban.
Ya berotzen engule Imanol Goñi ikusi neban, ta argi euen hari alde eitxi gatx egongo zala!! Aurten mendiko karreretan oso mailla altu emondau onek muttllek, beste karrera batzuen artin Aramotzeko (Zornotza) mendi lasterketan Aitor Osa gandik urran sartu zan bakarra izen zan, Urbasan be podiume lortu ban...penie Euskal zirkuituko beste proba bat ezbala ein, bestela Euskadiko kopi berantzako izengo zalako!!
Ta nik beraz nahiku tratu ona dauketanez hasi aurretik berba pixkat ein gendun da klaru laga geuntzen elkarri: - Berak niri: Ze gaur egurre emota zoiez ezta? Ta nire erantzune, bixok goiez egurre emota ahal dogune, ta bixotako bat gatzen bada ba gatute baña ahal dan marka onena eitxa!! Ta holantxe izen zan, hasierati fuerte, elkarri relebuk emoten, ta azkenin elkarraz metararte 7km 22´45´´einde, asike bixok pozik!! Hori bai, premixu ba euen asike erdi bana einbiher...oin elkarraz junbikogu talasoterapixa!!jejeje.
Ta bestela atzetik ta ez oso urriñin, 3- Ander Okamika, ta 4- Ibon Oregi, Haritz, Xabi...ta beste hainbeste lagun!!
Oin ya deskantseti toketan da ta 2 aste barrureko indarrak gordeti!! Ia zelan doiezan honek 2 astiok!!
Lasterarte ta ondo bizi hau irakurtozuen danok!! Ta irakurten eztozuenok segurua hobeto biziko zarie, bizitzako 3 minutxu alperrik galdu barik!!jejeje. :-)
0 comments:
Post a Comment